ePrivacy and GPDR Cookie Consent by Cookie Consent
Euskararen txantxangorria

Buruko zapiak euskararen egunerako

Buruko zapiak euskararen egunerako

Euskararen txantxangorria

Datorren ostiralean, 2021eko abenduaren 3an, Euskararen Eguna aitzaki hartuta hainbat ekintza ezberdin egingo ditugu gure ikastetxean.

Arceko irakaslegoak eta ikasleen partehartzea sustatzeko asmoz, besteak beste, egun guztian zehar ikastetxea euskal musikaz girotuta egoteaz gain, ile-bilduak eta buruko zapiak jarriko dira ikastetxeko ileapainketa tailerrean goizeko 11:00etatik aurrera.

Estetika Integrala eta Ongizatea goi-mailako zikloa euskaraz ikasten dutenak izango dira ekintza honetan parte hartuko duten ikasleetako batzuk. Baserritarrez jantzita etorriko dira hainbat irakaslerekin batera. Horrela, ile-apainketako ikasleek baserritarrez jantzita datozenei ile-bilduak eta buruko zapiak egiteaz gain, gero hainbat argazki eta bideo saio egingo dira bai gure instalakuntzetan eta baita Bilboko Zazpi Kaleetan zehar ere.

Euskararen normalkuntzaren bidean egunez egun lan egiten dugun arren, abenduaren 3a modu desberdin batean amaitzeko, gorputz tailerrean karaoke bat antolatu da Arceko ikasle guztiek parte har dezaten. Karaoke hori, jakina, euskarazko abestiekin egingo da.