Klima aldaketa

October 14, 2019

Klima aldaketa

Gaur, ile-apainketako 2º mailako ikasleek ingurumenari buruz hitzegingo dute Blog-ean.

Hasteko, Arce-ko gela guztietan koloretako zakarrontziak jarriz birziklatzen hasi gara.

Zer da klima aldaketa? Klima aldaketak ez du mugarik eta aurre egiteko herrialde guztiek lan koordinatua egin beharreko erronka da

Askok, klima aldaketa eta berotze globala nahasten ditu, eta egia esan, alde handia dago. Berotze globala klima aldaketaren ondorioz gertatzen da, hau da, tenperaturaren igoera, gasak planetaren atmosferara isurtzearen ondorioz sortzen da, eta hori dela eta, berotegi efektua, berotze globala deitzen dena, gertatzen da.

Zeintzuk dira Klima aldaketaren zergaitia eta ondorioak? Klima aldaketaren kausa nagusia berotze globala da eta ondorio kaltegarri ugari ditu sistema fisiko, biologiko eta gizakietan, beste hainbat eraginen artean.

Nola saihestu klima aldaketa? Birziklatzea ez da konplexua, horregatik plastikoa erabili beharrean, kartoia eta poltsa organikoak erbail daitezke. Hau, etxean ez ezik, kalean ere aplikatu beharko genuke, jaietan botilak eta poltsak bilduz adibidez.

Informazio hau eman eta gero, birziklatzera gonbidatzen zaituztegu, ama-lurra, eta animaliak behar ditugulako. Denon etorkizunerako, eta ez dugulako ondorengo belaunaldiak katastrofez josita bizitzerik nahi, ezta lehorte, uholde edo hondartzez beteriko mundu bat.